Bertso udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi?

2013/01/23
Uztailean eta abuztuan bertso udalekuak izango dira aurten ere. Guztira 6 txanda egingo dira: Arrazola (Bizkaia), Bidarrai (Behe Nafarroa), Irañeta (Nafarroa), Orio (Gipuzkoa; 2 txanda) eta Zuhatza (Araba). Horietan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi duten guztiek ateak zabalik dituzte.

 

Izena emateko epea: martxoaren 15era arte dago zabalik.

 

Informazio gehiagorako eta izena emateko, jaitsi ondoko pdf-a edo deitu Euskal Herriko Bertsozale Elkartera (943 69 41 29).