Bertso Udalekuetako bideoak ikusi nahi?

2017/09/28
Orioko, Irañetako, Bidarraiko, Muxikako eta Zuhatzako Bertso Udalekuetako irudi bilduma dugu esku artean.

Ikasturtea hasi bezain pronto, urrun geratzen dira bat-batean uda eta oporraldiak. Udazkenean aurrera egin aurretik, ordea, parentesi bat ireki eta udari tarte egin diogu.

Uztailean eta abuztuan gauzatu ziren 2017ko Bertso Udalekuak; 20 urte bete dituzte, gainera, aurten. Bertsoarekin eta hitzarekin jolasteaz gainera, udalekuetan ohiko diren ekintzekin gozatu zuten aurten ere izena emandako gazteek; eta, euskararen lurralde osoko hainbat lagun egin dituzte. Orion, Irañetan, Bidarrain, Muxikan eta Zuhatzan izan ziren txandak.

Han bizitakoa ikus-entzunezkoan gogoratu ahal izango dute orain parte hartzaileek. Ikusi nahi? Sartu hemen!

 

Bertso Udalekuetan ederki pasa dute bertsozale gazteek.