Xabi Paya eta Onintza Enbeita Bertso Udalekuetako Arrazolako txandan

2013/07/09
Uztailaren 7tik 13ra bederatzitik hamaika urte bitarteko 30 gaztetxo Bertso Udalekuetan murgilduta egongo dira. Atzo Xabi Paya eta Onintza Enbeita bertsolarien bisita jaso zuten. Arratsaldean haurrekin jolasten aritu ziren eta afalostean haurrek jarritako frogekin aritu ziren bertsotan.

Bizkaiko Arrazola herriko Iturralde aterpetxean, Anbotoren magalean, ostatu hartuta egongo dira larunbatera arte. Ingurune magiko horretan denetarik izango dute lagunartean primeran pasatzeko,  tartean, ostegunean, Oskar Estanga musikari eta bertsolaria gerturatuko da txandara, kantagintza tailerra dinamizatu eta haurrekin txandako kantua sortzera.