Bertso Udalekuak prestatzen

2015/04/21
Pasa den asteburuan Bakaikun bildu ziren Bertso Udalekuetako partaideak, motorrak berotzen hasi eta udan egingo diren jarduerak antolatzeko.

Euskal Herriko txoko ezberdinetatik Bakaikurako bidea egin zuten hainbat kidek iragan asteburuan. Aurtengo Bertso Udalekuetan parte hartuko duten zuzendari, begirale, sukaldari eta begirale praktikak egingo dituzten hezitzaileak hurbildu ziren; guztira, 31 hezitzailek hartu dute parte.

Plangintzak sortu dituzte, dinamika ezberdinak garatu, jolastu, gogoeta egin, eta Bertso Udalekuen filosofia bereganatu. Eta, noski, asteburua elkarrekin pasatzeak elkar ezagutzeko aukera ere eman die Bertso Udalekuetako kideei.

Uztailean ekingo zaie bertso-udalekuei. Maiatzaren 7a baino lehen jakinaraziko zaie izena emandakoei txanden osaketa.

Asteburua Bakaikun pasa zuen taldea