Bertso-udalekuak prestatzen

2015/04/21
Pasa den asteburuan Bakaikun bildu ziren bertso-udalekuetako partaideak, motorrak berotzen hasi eta udan egingo diren jarduerak antolatzeko.

Euskal Herriko txoko ezberdinetatik Bakaikurako bidea egin zuten hainbat kidek iragan asteburuan. Aurtengo bertso-udalekuetan parte hartuko duten zuzendari, begirale, sukaldari eta begirale praktikak egingo dituzten hezitzaileak hurbildu ziren; guztira, 31 hezitzailek hartu dute parte.

Plangintzak sortu dituzte, dinamika ezberdinak garatu, jolastu, gogoeta egin, eta bertso-udalekuen filosofia bereganatu. Eta, noski, asteburua elkarrekin pasatzeak elkar ezagutzeko aukera ere eman die bertso-udalekuetako kideei.

 Uztailean ekingo zaie bertso-udalekuei. Maiatzaren 7a baino lehen jakinaraziko zaie izena emandakoei txanden osaketa.

Asteburua Bakaikun pasa zuen taldea