Bertso-saioetako ikusentzuleak protagonista, Hitzetik Hortzeran

2015/10/15
Nolakoak dira bertsozaleak? Galdera horri eta beste zenbaiti erantzuten saiatuko da telebista-programa igande honetan, 15:00etatik aurrera.

Bertsolariaren begiak hartuko ditu Hitzetik Hortzerak igandeko saioan. Oholtzatik behera begira jarri eta publikoarengan jarriko du arreta osoa. Bertsozaleak nolakoak ote diren eta herri batetik bestera zenbat aldatzen diren hausnartuko du saioak, bertsotan ari denaren ikuspegitik; Arkaitz Estiballes eta Julio Soto bertsolariak izango dira bidelagun. Tartean, bertsoak ere ez dira faltako: oholtzako maitasun harremanez jardungo dira Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio, Emakumeen Mundu Martxara eramango gaitu Sustrai Colinak, eta Uxue Alberdik miss eta mister lehiaketa bateko epaile papera hartuko du.

Igande honetan, 15:00etan, ez galdu Hitzetik Hortzera. Eta noiznahi, sarean: www.eitb.tv helbidean.

Bertsolariek bertsozaleei erreparatuko die Hitzetik Hortzeran