Bertso Korrika Ordizi eta Larraula iritsiko da eta Bertsolaritzaren Sekretuak ikuskizuna Iruñara

2015/02/24
Asteazkenean, otsailak 25, Ordizin, Bertso Korrika zirkuitoaren baitan, II. Atera herriarteko bertsolari txapelketako finalisten errebantxa izango da: Gabiria Vs Zumarraga-Urretxu. Ostegunean, otsailak 26, Bertsolaritzaren Sekretuak ikuskizun berria eskainiko da Iruñeako Nafarroako Antzerki Eskolan, 20:00etan eta ostiralean, otsailak 27, Larraula iritsiko da Bertso Korrika. Pintxo jatea eta bertso saioa izango dira Agin Laburu, Unai Mendizabal eta Amaia Agirrerekin.
  • BERTSO KORRIKA: otsailak 25, Ordizia. 18:30etan Euskaltegian hasi eta tabernetan segiz

 II. Atera herriarteko bertsolari txapelketako finalisten errebantxa. Gabiria Vs Zumarraga-Urretxu.

Bertsolariak: Gabiriako taldeanJokin Murua, Gorka Maiz eta Mikel Asurabarrena. Zumarraga-Urretxuko taldean Gorka Ojanguren, Beñat Torres eta Maialen Akizu.

Gai emaileak: Ainhoa Mujika eta Odei Lopez

Antolatzaileak: Goierriko bertso-eskola, Argiberri Elkartea eta Ordiziako AEK.


Pintxo jatea eta bertso saioa.

Bertsolariak: Agin Laburu, Unai Mendizabal, Amaia Agirre.

Antolatzaileak: Larraulgo bertso taldea, eta euskaltegia.