Bertso Korrika ekimena aurkeztuko dugu ostiralean

2013/02/27
Korrikaren 18. edizioaren harira, bertso-eskolek, KORRIKA-AEK-k, Bertsozale Elkarteak elkarlanean Bertso Korrika antolatu dugu.

Aurkezpen prentsaurrekoa ostiralean izango da, Koldo Mitxelena Kulturunean (Donostia), 11:30ean.

Hizlariak honakoak izango dira:

  • EDURNE BROUARD: Korrika 18ko arduraduna.
  • IÑAKI MURUA: Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria.
  • BEÑAT VIDAL: Algortako bertso-eskolako (ALBE) kidea, AEKko kidea eta Bertsozale Elkarteko kidea.