Bertso-Korrika, Bilbo eta Arrigorriagan

2015/03/23
Datorren ostiralean, martxoak 27, Bilboko San Inazio auzoko Kabia Kultur Elkartean Bertso-Korrika saioa eskainiko dute Ander Elortegi, Onintza Enbeita eta Amaia Iturriotzek arratsaldeko 19:00etan. Larunbatean, martxoaren 28an, Arrigorriagara iritsiko da Bertso-Korrika. Lagun arteko bertso bazkaria egingo da Juan XXIII plazan, 15:00etan. Miren Amuriza, Iker Garitagoitia, Andere Molinuevo eta Fredi Paia izango dira bertsotan. Ez galdu Bertso-Korrikaren azken txanpa!

Martxoaren 29an iritsiko da Korrika Bilbora eta bidean Bertso-Korrika saioak izango dira aste honetan ere. 

Hona hemen aste honetako agenda:

2015-03-27 Bilbo Jaialdia

2015-03-28 Arrigorriaga Lagun-artekoa

Ez galdu aukera!!

Arrigorriagara eta Bilbora iritsiko da Bertso-Korrika