Bertso Egunaren errepasoa Hitzetik Hortzeran

2014/01/31
Aste honetako Hitzetik Hortzeran Bertso Egunaren errepasoa egingo da eta Tolosaldeko Atariaren alde egindako bertso-saioko irudiak ere eskainiko dira. Igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en.

Aste honetako Hitzetik Hortzeran Bertso Egunaren errepasoa egingo da Ixiar Eizagirre, Nerea Elustondo, Beñat Gaztelumendi eta Iraia Eliasekin. Anoetako Kuku elkartean  jarri zuten hitzordua beraiekin Bertso Egunaren biharamunean, eta hango bertsoaldi batzuk ikusiz ekitaldiarekin zituzten asmo eta helburuei buruz hitz egingo dute.

Tolosan ere izan dira Hitzetik Hortzerako kideak.  Urtero egiten dute han Txolarre irratiaren aldeko bertso-saioa; aurten ordea, Txolarre irratiak eskualdeko beste hedabide batzuekin bat eginda Tolosaldeko Ataria jarri dute martxan, eta bertso-saioa ere proiektu berri horren alde antolatu dute. Han ziren bertsotan, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Jexux Mari Irazu. Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan.

Hitzetik Hortzera, igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en.

 

Tolosaldeko Atariaren aldeko bertso-saioa