Begiraleen txanda egin da asteburuan, Bakaikun

2014/04/28
Bertso-udalekuetako 6 txandatan lanean ariko diren begirale taldeak asteburu pasan elkartu dira, larunbatetik igandera, Bakaikun. 27 gazteko taldea izan da ekimenaren gidari. Udalekuan haurrekin egiteko jolas berriak esperimentatu dituzte, antzerki bidez txandatan sortu ohi diren ohiko gatazkez hausnartu dute, eta plangintzatan zer pauso berri eman nahi dituzten ikusi. Gaubelan ez zen falta izan mozorrorik, esketxik, eta gitarraz lagundutako kantu saio eta tertulia luzerik.

Bertso-udalekuetan ariko diren 27 gazteko taldea elkartu zen Begiraleen Txandan