Artaunsoron egin da Bertsolaritzako Emakumeen III. Topaketa

2014/09/22
Bertso munduko 39 emakume, 16 urtetik 65 urte bitartekoak, elkartu ziren pasa berri den ostiraletik larunbatera, Granada Erreka bailaran dagoen Artaunsoro aterpetxean. Umorea, pelukak, sua, talde dinamikak, kitarra, esketxak, antzerki-gogoetak, bertso bazkaria... festa eta poza batu ziren bertan. Eta zerbait garrantzitsua gertatzen ari den sentipena.

Bertsolaritzako Emakumeen III. topaketa burutu da Artaunsoron 2014ko irailean