Amaitu da Hitzetik Hortzera saioaren denboraldia

2015/04/09
Mende laurdena bete du telebista programak.

Pasa den igandean eskaini zuen ETBk 2014-2015 ikasturteko azken “Hitzetik Hortzera”. Iazko irailaren 28tik, 26 saio eskaini ditu guztira, asteleheneko eta igandeko emankizunetan. Saio horiek guztiak ikusgai daude EITBren Nahieran plataforman.

Denboraldia berezia izan da, 25. urteurrena bete baitu saioak. Urte hauetako lana emankorra izan da, eta bertsolaritzaren zabalkundean eragin handia izan du: erreferente bihurtzea lortu du bai telebistan eta baita bertsolaritzan ere.

Datorren ikasturtearekin batera ekingo dio "Hitzetik Hortzera"k denboraldi berriari.

Bertsolaritzaren plaza bihurtu da telebistan "Hitzetik Hortzera"