Aiako eta Altzoko saioetan izan da Bertsoa

2017/08/07
Xabier Amurizaren ibilbideari ere leihoa zabalduko diogu ostegunean: bertso eskolen mugimendua izango du oinarri aste honetako atalak.

San Inazio eta San Lorentzo jaien aitzakian Altzon eta Aian egiten diren bertso saioetara joan da Bertsoa eta hango aleen hautaketa eginda sarean zintzilikatuko ditu aste honetan bertan.

Bestalde, eta aurreko astean abiatutako bideari berrekinez, Xabier Amurizaren ibilbidean bigarren etapa gauzatuko dugu: bertso eskolen mugimenduaren inguruan hitz egin zuen, besteak beste, Andoni Egañarekin Hitzetik Hortzerarako izandako hitz-aspertuan, eta tarte horixe berreskuratuko dugu ostegun honetan Bertsoan.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsoaldiak bereskuratzeari dagokionez, 2005eko txapelketara eramango gaitu ostiralak: Unai Iturriagaren eta Maialen Lujanbioren artean osatutako ofizioa izango da protagonista.

Nahi adina bertsoaldi izango dituzu udan, sareko plazan.