Ahozkotasunak bertsotan duen eraginaz, Hitzetik Hortzeran

2015/10/08
Ez galdu igandean, 15:00etan, denboraldiko hirugarren alea.

Ahozkotasunaz ariko da Hitzetik Hortzera telebista programa datorren igandean. Bertsoak ahoz bota eta ahozko hori da belarrietara iristen dena, baina bertso-eskoletan bertsolaritza lantzean, paperak eta idatzizkoak ere badute zeresana. Horren inguruko hausnarketa egingo du telebista programak Agin Laburu, Unai Agirre eta Etxahun Lekue bidelagun hartuta.

Eta noski, hausnarketa argitu edo gehiago korapilatzeko, bertsoak ere ez dira faltako, Oñatiko hitzak ezagutuz eta ergatiboaz ere arituz Bilbon.

Gogoratu: igandean, 15:00etan, ETB1en Hitzetik Hortzera. Eta bestela, EITB Nahieran webgunean.

Oñatin erabiltzen dituzten hitzak ezagutuko ditugu, besteak beste