Abuztuan ere izango dira saioak Bertsoan

2015/07/30
Sareko plazak ez du etenik izango udan, eta asteotan botatako bertsoaldi onenak bildu eta zintzilikatuko ditu sarean.

Edonon zaudela ere bertsolaritzak dakartzan azken berriak ezagutzeko eta saioak entzuteko aukera emango dizu Bertsoak, sareko plazak. Euskal Herriko hainbat txokotan izango da, jaien aitzakian burutzen diren bertso saioak bildu eta sarean plazaratzeko asmoz.

Hala, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bertso onenak eskainiko dira, baita beste herri batzuetan bildutakoak ere: Amasa-Villabona, Altzo, Zarautz, Hondarribia, Aia, Elizondo, Etxarri-Aranatz, Leitza eta Gernika-Lumo, kasu.

Urteetan atzera egin eta duela zenbait urte botatako bertsoaldiak ere berreskuratuko ditu Bertsoak: Mendizabal, Sarasua, Sorozabal eta Telleria bertsolarienak tartean eta baita Peñagarikanoren lehen musua eta kubatarrak Zarautzera etorri zirenekoa ere.

Hori guztia eta bertso munduak dakarrena, noski, udan ere bai Bertsoan.

Bertsoa sareko plazan jarrai dezakezu bertsolaritza abuztuan ere