Abian dira eskolarteko txapelketak

2013/04/26
Nafarroan gaur jokatuko da 14-18 urte artekoen finala eta gainontzeko herrialdeetan maiatzean zehar jokatuko dira eskolarteko txapelketak. Idatzizko sariketak eta bat-bateko saioak izango dira, adin mailatan bereizita: 14 urtera artekoak eta 15-18 urte bitartekoak. Guztira 14 kanporaketa saio egingo dira herrialdeetan. Horietan 14 urtera arteko 35 taldek eta 15-18 urteko 100 bertsolari inguruk hartuko dute parte. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren finala Orion izango da, ekainaren 22an.

Txikien mailan, taldeka

Berezitasun bat izango du aurtengo edizioak: txikien mailan, alegia 14 urtera artekoek, saioan taldeka hartuko dutela parte herrialde guztietan (orain arte zenbait herrialdetan soilik egiten zena). Parte hartzea erraztea eta lehiaren gainetik taldearen garrantzia nabarmentzea izan da aldaketa honen motiboa. Ildo horretatik, Arabako eta Iparraldeko Eskolartekoetan lehiarik ez da egongo txikien mailan, eta EH-ko finalera joango den taldea kantatu nahi duten haurrekin osatuko dute.

Euskal Herriko finalean, aldaketak

Lehia leundu eta bertso-eskolari, taldeari garrantzia areagotzearren, aldaketa hauek ekarriko ditu Euskal Herriko final honek: txikien finala taldekakoa izango da, lehen aldiz. 15-18 urteko gaztetxoen saioari dagokionez, kartzelako bakarkako lanik ez da egongo (ariketa berri batek ordezkatuko du), eta saioan zehar galbaherik ez da pasako.

Eskolarteko berri baterantz

Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute. 2014ko edizioari begira Eskolarteko berri baten sorrera ari dira lantzen bi elkarteok, bertso-eskolen ekarpenekin osatzen ari dena. 2013ko edizio honetan lehen aldaketa txiki batzuk antzemango dira, Eskolarteko berri horren norabiderantz pausoa ematea adierazten dutenak.

TXAPELKETA HERRIALDETAN

IPARRALDEA.

14 urtera artekoak ez dira lehiatuko

Aurten txikien mailan lehiaketarik ez da egingo. Euskal Herriko finalean kantatu nahi dutenekin taldea aurkeztuko da.

BERTSULARI TTIKI EGUNAK

14 urtera arteko Seaskako ikasleekin egiten den festa da. Aurten bi festa egingo dira, guztira 700 ikasle elkartuz. Bertan, ikasleek egindako bertso-jarriak kantatu dituzte Oskar Estangarekin (musikatuta). Eta emanaldi berezia izango da ondoren 2 bertsolarirekin.

-Miarritze, maiatzak 24. 10:00etan Jai Alai ezker paretan. Partaideak: Seaskako 400 ikasle. Bertsolari eta musikariak: Oskar Estanga, Amets Arzallus, Sustrai Colina.

-Gabadi, maiatzak 31. 10:00etan Herriko salan. Partaideak: Seaskako 300 ikasle. Bertsolari eta musikariak: Joanes Etxebarria, Miren Artetxe.

15-18 urtekoetan

KANPORAKETA SAIOAK eta Bertso-eskolen Topaketa. Apirilak 30, Baigorri. 13:30etan  Oronozia etxartean.

Bi kanporaketa saio egingo dira bertan, Bertso-eskolen Topaketen egitarauaren barnean.

BERTSOLARIAK

1. Saioan

-Nahia Sasco

-Leire Lascaray

-Ellande Dunate

-Iulen Vrignon

-Idoia Iriart

-Maddi Sarasua

-Ttele Iriart

-Ortzi Murua

 

2. Saioan

-Aitor Servier

-Ainhoa Sarasua

-Lur Renteria

-Johaine Sarraillet

-Itxaro Dunate

-Jon Irazabal

-Ibai Capot

 

FINALA eta Bertsu-eskolen Eguna. Ekainak 1, Ahierra. 14:30etan Denen Etxea gelan.


NAFARROA

14 urtera artekoetan

FINALA, Bertso Paper Lehiaketaren sari banaketa eta Bertso-eskolen Eguna. Maiatzak 11, Doneztebe. 11:00etan, Zinema Aretoan.

14-18 urtekoetan

FINALA eta Bertso-merendua. Apirilak 26, Iruñea. 19:00etan Zaldiko Maldiko Elkartean.

Txapelketa ostean Bertso-merendua izango da, Xabier Silveira eta Eneko Lazkoz bertsolariekin.

 

BERTSOLARIAK

Ainara Ieregi (Barañain)                                       Manex Mailharin (Berriozar)

Sarai Robles (Barañain)                                         Mikel Lasarte (Barañain)

Sukil Etxenike (Narbarte)                                       Idoia Saez (Iruñea)

Eider Azkoaga (Iruñea)                                         Maialen Lopez (Lesaka)

 

Gai-jartzailea: Saionara Barrena

Epaileak: Mikel Beaumont, Mikel Juaniz eta Ekintza Landa

 

 

BIZKAIA

BAT-BATEKOAN, KANPORAKETAK

Maiatzak 14, Bermeo. 15:00etan Eleizalde ikastolan. 14 urtera artekoak.

Maiatzak 15, Markina. 15:00etan Kultura aretoan. 14 urtera artekoak.

Maiatzak 21, Markina. 15:00etan Kultura aretoan. 15-16 urtekoak.

Maiatzak 22, Elorrio. 15:00etan Txintxirri ikastolan.  17-18 urtekoak.

 

BAT-BATEKOAREN FINALA. Maiatzak 29, Bilbo. 11:00etan Indautxuko “El Carmen” aretoan.

Txapelketako epaile taldea: Gorka Intxaurbe, Arkaitz Estiballes, Nahikari Ayo, Iratxe Ibarra, Jurgi Fuentes.

IDATZIZKOAN, KANPORAKETAK

Ikastetxetan egingo dira kanporaketak, bertsolaritza irakasleak gidatuta. Ondoren epaimahaiak ebatziko du nortzuk pasako diren idatzizko finalera.

IDATZIZKOAREN FINALA. MaiatzaK 10, Gernika. 15:00etan Seber Altube ikastolan.

GIPUZKOA

IDATZIZKO LEHIAKETAK ETA BAT-BATEKO KANPORAKETAK

Maiatzak 3, Hernani. 15:00etan idatzizkoa. 16:00etan bat-bateko kanporaketa, Biteri Kultur Etxean.

BERTSOLARIAK

14 urtera artekoak. Taldeak:

-Hernani

-Hernani-Oiartzun

-Oiartzun

 

15-18 urtekoak:

-Eli Pagola (Hernani)

-Eñaut Martikorena (Hernani)

-Iraitz Mateo (Oiartzun)

-Maddi Etxeberria (Larraul)

-Haritz Mujika (Asteasu)

-Joritz Bastarrika (Zarautz)

 

Aurkezlea: Jone Etxeberria.

 

Maiatzak 10, Zarautz. 15:00etan idatzizkoa. 16:00etan bat-bateko kanporaketa, Modelo Aretoan.

 

BERTSOLARIAK

14 urtera artekoak. Taldeak:

-Zarautz (1)

-Zarautz (2)

-Zumaia-Oikia

-Itziar

 

15-18 urtekoak:

-Unai Sarasua (Oikia)

-Markel Eizagirre (Zarautz)

-Amaia Urbieta (Zarautz)

-Paul Beitia (Zarautz)

-Jon Ander Iriondo (Azpeitia)

-Oier Etxeberria (Azpeitia)

-Danel Olano (Getaria)

 

Aurkezlea: Maite Aizpurua.

 

Maiatzak 17, Arrasate. 15:00etan idatzizkoa. 16:00etan bat-bateko kanporaketa, Arimazubi ikastolan.

 

BERTSOLARIAK

14 urtera artekoak. Taldeak:

-Oñati

-Aretxabaleta

-Legazpi

 

15-18 urtekoak:

-Maider Arregi (Oñati)

-Ane Zuazubiskar (Arrasate)

-Mikel Iturriotz(Urretxu)

-Maialen Akizu(Urretxu)

-Beñat Torres (Urretxu)

-Jon Mendizabal (Urretxu)

-Aratz Igartzabal (Gabiria)

-Eneko Araiztegi (Segura)

 

Aurkezlea: Maddi Labaien

 

-Maiatzak 24, Lazkao. 15:00etan idatzizkoa. 16:00etan bat-bateko kanporaketa, Areria zineman.

 

BERTSOLARIAK

14 urtera artekoak. Taldeak:

-Ordizia

-Zarautz

 

15-18 urtekoak:

-Mikel Tapia (Ataun)

-Iñaki Rezusta (Ormaiztegi)

-Aitor Irastorza (Zaldibia)

-Gemma Urteaga (Ordizia)

-Paul Iruretagoiena (Ataun)

-Mikel Oria (Zerain)

-Jon Gurrutxaga (Azpeitia)

-Aitor Balerdi (Hernani)

 

Aurkezlea: Ainhoa Mujika.

FINALA eta Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa. Maiatzak 31, Tolosa. 16:00etan  Leidor Aretoan. Aurkezlea: Maialen Lujanbio.

 

Txapelketako epaile taldea: Martin Aramendi,  Maite Sukia eta Aitzol Astigarraga.

Txapelketako gai-jartzaile taldea: Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko gai-jartzaile taldea.

 

ARABA

14 urtera artekoak ez dute lehiatuko

Aurten txikien mailan lehiaketarik ez da egingo. Euskal Herriko finalean kantatu nahi dutenekin taldea aurkeztuko da.

BAILARAKO TOPAKETAK

Bailarako Topaketen ekitaldia hiru ekimenek osatuko dute: taldekako sortak kantatzea, 14 urtera artekoek taldeka bat-batean eskainiko duten saioa eta 15-18 urtekoen Txapelketako Kanporaketa saioa.

 

Maiatzak 10, Gasteiz. 17:30etan Armentia Ikastolan.

TALDEKAKO SORTAK

14 urtera artekoak. Taldeak:

 

-Bertxilika (LH 5. maila)

-Bertxilika (LH 6. maila)

-Bertxilika (LH 6. maila)

-Bertxilika (BHI1)

-Bertxilika (BHI1)

-Alde Zaharra

-Xagumendi

BAT-BATEAN, TXIKIEN SAIOA

14 urtera artekoen saioa. Taldeak:

-Xagumendi

-Bertxilika

-Murgia

 

BAT-BATEAN, TXAPELKETAKO KANPORAKETA

15-18 urtekoen Txapelketako Kanporaketa:

-Iñaki Tena

-Maddalen Arrausi

-Jon Santxez

-Unai Argote

-Ane Amor

-Ianire Nazabal

 

Maiatzak 23, Kanpezu. 14:30etan Kultur Etxean

 

TALDEKAKO SORTAk

14 urtera artekoak. Taldeak:

-Maeztu eskola (LH 4-5)

-Ibernalo (LH 5-6)

-Kanpezu (BHI 1-2)

 

15-18 urtekoak. Taldeak:

-Kanpezu (BHI 3-4)

 

BAT-BATEAN, TXIKIEN SAIOA

14 urtera artekoak. Taldeak:

-Mendialdeko bertso-eskola

 

BAT-BATEAN, TXAPELKETAKO KANPORAKETA

15-18 urtekoak

-Kanpezu BHIko ikasleak

 

Maiatzak 11, Zalduondo. 17:30etan Lazarraga jauregian.

 

TALDEKAKO SORTAK

14 urtera artekoak. Taldeak:

-Zalduondoko bertso-eskola

-Aguraingo bertso-eskola

 

14-18 urtekoak. Taldeak:

-Araiako bertso-eskola

-Amurrioko bertso-eskola

 

BAT-BATEAN, TXIKIEN SAIOA

14 urtera artekoak. Taldeak:

-Lautadako taldea

 

BAT-BATEAN, TXAPELKETAKO KANPORAKETA

15-18 urtekoak:

-Jon Unai Aspe

-Egoitz Iradier

-Irati Ruiz de Pinedo

-Naur Jungitu

-Aitor Najera

-Asier Luiaondo

 

Maiatzak 18, Aramaio. 17:30etan Kultur Etxean.

 

TALDEKAKO SORTAK

 

14 urtera artekoak. Taldea:

-Aramaioko bertso-eskola

 

15-18 urtekoak. Taldeak:

-Izarra

-Legutioko Gazte Asanblada

-Aramaio

 

BAT-BATEAN, TXIKIEN SAIOA

 

14 urtera artekoak. Taldeak

-Aramaioko taldea

 

BAT-BATEAN, TXAPELKETAKO KANPORAKETA

15-18 urtekoak

-Andoni Rubina

-Iñaki Lertxundi

-Ibai Perez

-Peru Abarrategi

-Unai Etxenausia

-Jon Izaga

-Sabin Aranburu

-Beñat Zalakain

 

FINALA: Ekainak 1, Legutio. Txikien saioa eta taldekako sortak, 11:00etan. Eskolarteko 15-18 urtekoen Finaleko saioa 16:30etan, Kultur Etxean.