87 haur Baigorrin, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskolen topaketetan

2014/04/29
Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko bertsu-eskola ezberdinetako haurrak bildu ziren bi egunez, apirilaren 26 eta 27an, Baigorriko Oronozia Etxartean. Bertsuaren aitzakian elkartu, elkar ezagutu eta ongi pasatzea ziren Topaketen helburuak. Bi egunetan Xiba eta bertsolaritzaren inguruko jolasekin iragan zuten egonaldia. Lehen egunean, arratsaldean Bertsulari Gazteen Xapelgoko bi kanporaketak iragan ziren.

Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko Bertsulari Gazteen Xapelgoa:

Apirilaren 26an iragan ziren Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko Bertsulari Gazteen Xapelgoko kanporaketak. 9 bertsularik parte hartu zuten 5na eta 4na bertsulariko bi saiotan.

Lehen saioan: Oihana Makazaga, Aitor Servier, Lur Renteria, Ibai Capot eta Nahia Sasco

Bigarren saioan: Kerman Diaz, Leire Lascaray, Jon Irazabal, eta Ainhoa Sarasua

Azkenean 6 pasatu ziren maiatzaren 31an Hazparnen iraganen den Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko Bertsulari Gazteen Xapelgoaren finalera:

- Nahia Sasco, Kerman Diaz, Ainhoa Sarasua, Aitor Servier, Lur Renteria, eta Ibai Capot.

Haurren topaketari buruzko bideoa www.bertsoa.com atarian duzue ikusgai.

87 haur Baigorrin, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskolen topaketetan