Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 25. ediziora iritsiko da larunbatean

2013/06/19
Ekainaren 22an, larunbatarekin, Euskal Herriko Eskolarteko 2013ko Bertsolari Txapelketa jokatuko da Orion. Bertsozale Elkarteak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako txapelketak hogeita bosgarren ekitaldia du aurtengoa. Orioko Udalaren babesarekin, herri horretako Karela kiroldegian izango da finala, goizez eta arratsaldez.

Parte hartzaileak aurretik lurraldeka jokatu diren txapelketan sailkatu dira eta ohiko legez, bi saiotan jokatuko da txapelketa. Goizez, 11etan hasita, gaztetxoenek hartuko dute parte, taldeka, eta arratsaldeko 15:30etatik aurrera 15 eta 18 urte bitartekoak arituko dira.

25 urte bete ditu Eskolarteko Bertsolari Txapelketak eta hainbat funtzio garrantzitsu betetzen ari da bertsolaritzan: haur eta gaztetxoei plazan kantatzeko aukera ematea, bertso-eskolan trebatzen jarraitzeko motibazioan akuilu izatea, eta adinkideekin harremanak egitea.

Gaur egun Bertsozale Elkartea eta Ikastolen Elkartea elkarlanean ari dira hezkuntzan bertsolaritza sustatzeko hainbat ekimen bideratzen. Eta ekimen horien artean, Eskolarteko Bertsolari Txapelketa eraberritzea edo arnasberritzea ere badago.

Hain zuzen, 2014ko Eskolartekoaren edizioa berrituta etorriko da, horren bitartez Eskolartekoak bete izan dituen funtzioak are gehiago indartzea dela lortu nahi dute. Alegia, plazan kantatzeko aukera, bertso-eskolan trebatzen jarraitzeko motibazioa, eta harreman sareak sortzea are eta gehiago eragitea.

 

EGITARAUAEskolartekoa kartela partaideak

 

Goizeko saioa (11:00etan)

GAZTETXOAK (14 urte artekoak, 1999 urteaz geroztik jaiotakoak, urte hori barne)

Arabako taldea: Beñat Cano (Dulantzi), Unai Etxenausia (Aramaio), Mikelats Jausoro (Ozeta), Aroa Arrizubieta (Gasteiz), Ibai Martin (Gasteiz), Lexuri Gonzalez de Heredia (Gasteiz), Ainhoa Barrio (Gasteiz), Aitor Ugarte (Aramaio) eta Martin Abarrategi (Aramaio).

Ekialdeko taldea (Bizkaia): Iruri Altzerreka (Garai), Antxon Uriguen (Gernika), Beñat Bilbao (Gernika) eta Bittor Altube (Abadiño).

Zarauzko taldea (Gipuzkoa): Ane Peñagarikano (Zarautz), Jone Makazaga (Zarautz), Libe Goenaga (Getaria) eta Irati Tolosa (Zarautz).

Kanbo-Xalbadorreko taldea (Lapurdi-Nafarroa Beherea): Oier Urreizti (Bidarrai), Hodei Renteria (Baiona) eta Julen Bellan (Baiona).

Leitzako taldea (Nafarroa Garaia): Joanes Ilarregi (Leitza), Xabat Ilarregi (Leitza) eta Oiher Altzelai (Leitza).

 

Egin beharreko ariketak

AGUR BEREZIA: Taldean aldez aurretik prestatua.

LAU OINAK: bi taldekidek, bertso bana 8ko txikian/handian (sorta ezberdinak).

BUKAERA EMANDA ZORTZIKO HANDIAN: taldekide batek, bertso bat.

GAIARI BERTSO BAT: taldekide batek, bertso bat: zortziko handia, zortziko txikia edo kopla.

BUKAERAKO AGURRA: Talde bakoitzeko gaztetxo batek. Aukerakoa izango da agurra kantatzea.

 

Arratsaldeko saioa (15:30ean)

HELDUAK (15-18 urte bitartekoak, (1995-1998 urteen artean jaiotakoak, biak barne)

1. Peru Abarrategi (Aramaio, 1997)

2. Iñaki Tena (Gasteiz, 1995)

3. Txaber Altube (Abadiño, 1998)

4. Ander Gerrikaetxebarria (Zornotza, 1996)

5. Mikel Iturriotz (Urretxu, 1995)

6. Gemma Urteaga (Beasain, 1995)

7. Ortzi Murua (Azkaine, 1995)

8. Aitor Servier (Azkaine, 1997)

9. Mikel Lasarte (Barañain, 1996)

10. Maddalen Lopez (Lesaka, 1997)

 

Egin beharreko ariketak

AGUR BANA, gehienez 5 puntuko neurrian

BINAKA OFIZIOKO GAIAN, 2na bertso 8ko handian

BINAKA OFIZIOKO GAIAN, 2na bertso 8ko txikian

BAKARKA; GAIA EMANDA BERTSO BAT, gehienez 5 puntuko neurrian (gai ezberdinak)

BINAKA EDO HIRUNAKA KOPLETAN; hiruna kopla trikitilarien laguntzarekin

AZKEN AGURREKO BERTSO BANA, gehienez 5 puntuko neurrian.

 

Aurkezlea: Xabier Sukia (Orio)

Epaileak: Ekaitz Elorriaga (Araba), Gorka Intxaurbe (Bizkaia), Ainhoa Mujika (Gipuzkoa), Joakin Arregi (Lapurdi), Beñat Soule (Nafarroa Beherea), Mikel Beaumont (Nafarroa).

Idazkari eta prentsa arduraduna: Maiteder Sasieta (Agurain)

Gaiak, oinak, puntuak eta bukaerak Bertsozale Elkarteko gaijartzaile talde batek prestatu ditu.

Antolatzaileak: Bertsozale Elkartea eta Euskal Herriko Ikastolak Elkartea

Babeslea: Orioko Udala

Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Larunbateko saioa iragartzen duen kartela